Dentera eta Marianitoz blai Uharten

Guaixe 2012ko irailaren 27a

Burundako Dentera taldeak Uharten joko du gaur gauerdian. Altsasuko eta Urdiaingo laukoteak udaberrian argitaratu zuen Los enigmas del tiempo diskoa. 11 abesti berritan, agerian gelditu dira Emilioren letra zorrotzak, Angel eta Iñakiren gitarra biziak eta Jabiren bateria indartsua. Burundako taldeak hori eta gehiago zabalduko du gaur Uharten. Denteraren rock gogorrak Marianitoz blai taldearen Mexikoko doinuei eginen die lekua. Bihar gau elektronikoaBestalde, bihar gauerdian gau elektronikoa izanen da Itxesi tabernan. Etxeko DJak izanen dira protagonista, DJ Betelu eta DJ Beragaña. Emanaldia Atarrabiako Kirikolek irekiko du. Uharteko bi DJen ondoren, Insane Sound Systemek (Aritza eta Gordon) agurtuko dute gau elektronikoa.