Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mikel Donea festen egitarauaren barruan historiarendako tokia gorde du Uharte Arakilgo festa batzordeak. Nafarroako konkistaren 5. mendeurrena dela eta erreinu independentea defendatu zuten gaztelu guztiak mugarritzen ari dira. Uharte Arakilgo Udalak bat egin du 512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenarekin eta mustuko dute mugarria. Elizako ezkila-dorrea da Uharte Arakilgo defentsa sistemaren aztarna nabariena eta, hain justu, haren parean, Donibane plazan jarriko dute mugarria. Mustutzea 13:00etan izanen da eta ondoren auzatea izanen da. Duela bi aste, hilaren 15ean, Iñaki Sagredo ikerlariak gazteluari buruzko argibideak eman zituen. Hitzaldiak jendea bildu zuen.