Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean despeditu da Rural Kutxa BTT Kopa, Arazurin jokatutako 8. eta azken lasterketarekin. Diego Latasa, gizonezkoetan, eta Olatz Odriozola, emakumezkoetan, izan dira kopa jaso dutenak. Junior mailan Conor Saltokiko Mathias Rekalderendako izan da Rural Kutxa BTT Kopa (457 puntu). Kategoria horretan lehiatzen den Mikel Irigoien uhartearrak lan txukuna egin du eta 8.a izan da kopako sailkapen orokorrean, 188 punturekin.