Gaztelua gogoratzen duen mugarria

Guaixe 2012ko urriaren 4a

Uharte Arakilgo gazteluaren mugarria mustu zuten aurreko larunbat eguerdian. Mugarria Donibane plazan kokatu dute, elizdorrearen parean, izan ere, horixe da Uharte Arakilgo defentsa sistematik gelditzen den aztarna nabariena, alegia, bastidako dorrea izan zena. 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenarekin bat eginez, erreinu independentea defendatu zuen gaztelua gogoratu nahi izan dute uhartearrek. San Migelgo ospakizunen barruan historiari tarte bat eskaini zioten uhartearrek larunbatean. Ekitaldi xume baina hunkigarrian Etxarriko gaiteroek Nafarroako Gorteeen ereserkia  jo zuten. Ondoren, deklarazioa irakurri eta gero, dantzari batek aurreskua eskaini zuen txalapartarien doinuei jarraikiz. Ekitaldian, Iñaki Sagredo historialariak datu historiko batzuk eman zituen.Uharte Bizirik!"1512an Nafarroa indarrez hartua izan zen. Uhartek garai horretan bere leku garrantzitsua zuen erreinuaren defentsarako eskeman" adierazi zuten. "Gaur egun  bai Nafarroan eta baita Uharten Herri bat bizi da burujabetza berreskuratuz bere etorkizuna erabaki nahi duena. Munduan beste herrien artean leku bat nahi duena".Uharte Arakilgo harresien inguruko aipamena egin zuten: "Nafarroan, Espainiarrek apurtu zituzten Nafarroako gaztelu eta harresiak. Cisneros kardinalak, bai inkisizioa Nafarroara ekarri zuen hark agindu hori eman zuen. Villalba koronelak honela erantzun zion kardinalari: "Navarra esta tan baxa de fantasía después que vuestra señoría reverendísima mando derrocar los muros, que no hay hombre que levante cabeza".Mendeetan beldur horrek hor dirau, Nafarrok gure okupatzaileen aurka altxatuko garen beldurra alegia. Gure historiari beldurra, geure hizkuntzari beldurra eta gure kulturarekiko beldurrak gure nortasunaren aurkako basakeriak eragin ditu."500 urte beranduago, mugarri horren bitartez gure historiaren zati bat oroitu nahi dugu, egun gertatzen dena hobeki ulertzeko eta etorkizuna aldatzen jarraitzeko. Nafarroa bizirik! Uharte Bizirik!"