Udalak hirigintza plana egiteko parte hartzea sustatuko du

Guaixe 2012ko urr. 26a, 12:10

Uharte Arakilgo Udalak hirigintza plana egiteko talde teknikoa kontratatzea erabaki du. Atzo egindako bilkuran onartu zuen. Ainara Aiestaran alkate-ordeak azaldu digunez, uhartearrek hirigintza planean parte hartzea eta ekarpenak egitea nahi dute. Parte hartze hori sustatzeko udalak horretan aditua den teknikari bat kontratatuko du. Uhartearren ekarpenak gero arkitekto taldeak legedira egokitu beharko ditu. 2002. urtean udalean zegoen Agiri taldea hirigintza plana aldatzeko proposamena egin zuen, baina uhartear asko kontra azaldu ziren. Prozedura administratiboa gelditzea eskatu zuten eta 300 sinadura ere bildu zituzten. Azkenean 2002ko abendu hasieran egitasmoa bertan behera gelditu zen eta udalak dimisioa eman zuen. 2008ko lastailean udalak hirigintza plan berria eman zuen baina egitasmoa ez da gauzatu. Bitartean Uharte Arakil 1991ko hirigintza arauekin segitzen du.