Urrezko ezteiak egin dituzten bi bikote omenduak

Guaixe 2012ko urriaren 24a

Atzo Nafarroako Rural Kutxako Solera klubeko bazkide diren eta 50 urte ezkonduta egin dituzten senar-emazteak omendu zituzten, 94 guztira. Haien artean bi bikote uhartear zeuden: Margarita Martiarena eta Jesus Maria Lopez batetik eta, bestetik, Trinidad Juango eta Fermin Andueza. Iruñeko katedralean elizkizuna izan zen, Yolanda Barcina Angulo Nafarroako presidenteak harrera egin zien eta ekitaldian kutxako lehendakari Jose Luis Barriendok ere agurtu zituen. Omenaldia 271 pertsonarendako bazkariarekin despeditu zen.