Uharte Arakilgo Zamartze monasterioko indusketa lanak aste honetan bukatu dira. 60 arkeologo eta boluntarioek hiru hilabetez lan egin dute erromatar garaiko eta Erdi Aroko aztarnak aurkitze aldera. 300 bat aurkikuntza jaso dituzte eta Araceliko mansio edo geltokia izan zela ziurtatu dute. Gainera, Araceli herria aurreikusitakoa baino handiagoa zela pentsatzen dute ikertzaileek. Etorkizunean egin nahi dituzten indusketetan ziurtatu nahi dute. Hala azaldu zieten larunbatean Zamartzera aurkikuntzen emaitzen berri entzutera joan ziren 100 pertsonei.