Poesiaren hegoak Uharten

Guaixe 2012ko azaroaren 16a

Ventura Ruiz poeta iruindarrak eta Alfonso Muro eta Blanca Arrizabalaga uhartearrek haien poemak irakurriko dituzte bihar. Guztiek ere haien poesiak irakurriko dituzte, garai batekoak eta berriak. Propio egindako hautaketa banarekin aurkeztuko dira publikoaren aurrean. Arrizabalagak azaldu digunez, besteak beste, fedea, irakaspena, umorea, egungo egoerarekiko protesta gai gisa duten poemak irakurriko ditu. Pasa den urtean parte hartu ezinda gelditu zen Muro bigarrenez parte hartuko du errezitaldian. Poesiaz gain antzerkia ere idazten duen Venturarekin batera ordu bat inguruko errezitaldia prestatu dute. Poesiarekin hitzordu finkoa bihurtu da Uharte Arakilgoa, aurtengoa zazpigarren edizioa baita. Jendea gustura dagoen bitartean antolatzeko asmoarekin segituko duela esan digu Arrizabalagak. Irakurraldiaren ondoren bildutako guztiendako otamena izanen da elkartean bertan.