Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Pilota Txapelketetako lehen kategoriako finalak jokatu ziren abenduaren 2an Labriten. Buruz buruko finalera Uharte Arakilgo Aralar Mendi kluba eta Uharte Iruñeko kluba heldu ziren. Aralar Mendi kluba Beñat Mitxelenak ordezkatu zuen, eta Uharteko ordezkari Imanol Garraldaren kontra aritu behar izan zen finalean. Aipatzekoa da Mitxelenak hasieratik dominatu zuela partida. 6-1, 9-3 eta 12-4ko aldeko partzialak lortu zituen Aralar Mendiko ordezkariak, eta hortik aurrera diferentzia kontrolatzen jakin zuen, Garralda atzeko koadroetan zigortuz. Desgaste handiko partida izan zen. Bukaeran, 22-9 gailendu zen Beñat Mitxelena, Aralar Mendi buruz buruko Nafarroako txapeldun izendatuz. Orain arte lau aldiz jokatu ditu Beñat Mitxelenak Nafarroako Pilota Txapelketako finalak, eta hirutan galdu ondoren, azkenean txapela jantzi du. Aipatzekoa da ere palmares bikain hau izanda, Nafarroako Pilota Federazioak inoiz ez duela Mitxelena hautatu Nafarroa ordezkatzeko. Paradoxa handia. Dena den, zorionak Mitxelenari eta Uharte Arakilgo klubari. Bigarren mailan Altsasu finaleraNafarroako Pilota Txapelketetako bigarren mailan Altsasu finalerako sailkatu da, Oberena menpean hartu eta gero. Banakakoan Altsasuko Peñasek 18-7 hartu zuen menpean Oberenako Etxamendi, eta binakakoan Altsasuko Cabrerizok eta Lasak 22-14 irabazi zieten Oberanako Vidani eta Lukini. Finalean Altsasuk Txaruta izanen du aurkari.