Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uharte Arakilgo udaletxeko ganbaran 7 jaiotza daude ikusgai. Donibane jubilatu elkartearen ekimenez pasa den urtean ikastaroa egin zuten hainbat uhartearrek eta gustua hartuta aurten ere jaiotzak egiteko langintzari lotu dira. Lan horren erakusle da prestatu duten erakusketa. Luci Lacalle, Paki Sanchez, Maria Jesus Iglesias, Ana Ruiz, Antonio Urroz eta Jose Luis Castillejo izan dira jaiotzen egileak, urtean zehar aritu dira horretan. Luis Borrega, Javier Beunza eta Katy Mayor izan dituzte irakasle. Sakanako Belenzaleen Elkarteko kideen laguntza ere jaso dute.