Inozenzio Aierbe gogoan

Guaixe 2012ko abenduaren 28a

100 urte bete dira Inozenzio Aierbe Irañeta abadea jaio zela (1912-12-28 / 2001-09-22). Bere urtebetetzean berarekin ospatzera biltzen zen lagun taldeak antolatu du gaurko oroimenezko elizkizuna eta ondorengo bilkura. Izan ere, lagun talde hori On Inozenzio hil ondoren ere abenduaren 28ro biltzen segitu baitu. Uharte Arakilgo Donibane elizan batailatu zuten Aierbe eta bere aurreneko meza eliz horretan bertan eman zuen 1936an. Gerora uhartearra 56 urtez Aralarko santutegiko kaperaua izan zen. Hara hurbildu ziren guztiei harrera egin zien. Euskaldun berria, Aierbe "bere herriko kultur eta helburuekin konprometitua, ez beti aski ulertua" izan zela azaldu digute haren lagunek. "Baina bere erlijio, gizarte, kultur eta sozial aldeko ideiatan kontsekuentea"  izan zela gaineratu dute. Haiengan "zuzentasunezko eta bestekiko laguntzaz bidea oso ongi bereizturik utzi" dien pertsona izan zen On Inozenzio.