Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igor Razkin Barandiaran eta Naiara Ijurko Risco dira Baluarten ariko diren 17 artistetako bi. Bi emanaldietan parte hartuko duten artistek Nafarroako Gobernuaren beka bana jaso dute atzerrian haien ikasketak sakontzeko. Hala, Ijurko piano eta klabe jolea, Holandako Groningengo kontserbatorioan dago ikasten. Harekin batera, han ari da ikasten Itxaso Etxeberria Jaurrieta iruindarra. Biek Poulencen Sonata pour deux pianos obra interpretatuko dute. Razkin antzezlea, berriz, eszena zuzendaritza eta dramaturgia ikasten ari da Valladoliden, Gaztela eta Leongo Goi Mailako Antzerki Eskolan. Bera izanen da emanaldietako koordinatzailea eta erregidore laguntzailea.