Aitortza 7 odol-emaileri

Guaixe 2013ko urtarrilaren 15a

Igande eguerdian Aralar Mendi elkartean bildu ziren Uharte Arakilgo odol-emaileen delegazioko kideak. Urteetan odola eman duten gizon-emakumeen eskuzabaltasuna aitortzeko aukera izan zen. Ospakizunean urrezko domina (50 emate) jaso zuen Amparo Mendinueta Arañak. Dozena erdi zilarrezko domina banatu ziren bestalde: Rosa Mª Artola Arrayago, Ana Astiz Marin, Amaia Bergera Ongai, Aitor Garro Iribarren, Xabier Gorriti Razkin eta Jose Olasagarre Ollakarizketari. Uharte Arakilgo odol-emaileen delegazioak 174 kide ditu, baina gauza bat dela bestea dela 33 kidek besterik ez zuten odola eman pasa den urtean. 52 emate egin zituzten, guztiak normalak. Emateetatik 30 Uharten bertan egin ziren eta gainontzeko 22ak beste herrietan. Pasa den urtean emaile berri bat sartu zen elkartean. Igandeko festa baliatu zen uhartearrak eta inguruko herritarrak odol-emaile izatera animatzeko.