Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Malerrekako txapelketako finalak jokatu ziren, 7 kategorietan. Senior elite mailan Iñaki Esnal hernaniarrak eta Jon Gorriti uhartearrak garaipen polita lortu zuten Bellosori eta Etxamendiri 22-13 irabazita. Esnalek (39 ute) eta Gorritik (31 urte) ofizioa eta esperientzia alde izan zuten final gogor eta estua eramateko. Erritmo handiko partidan hasieran parez pare aritu ziren bi bikoak, baina Esnalek eta Gorritik partida apurtu zuten, 17-9 aurreratzera lortu baitzuten. Hortik aurrera garaipena eskuan izan zuten.