Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ate irekiak martxoaren 4an, astelehenean, 16:00etatik 17:00etara Uharte Arakilgo eskolanUharte Arakilgo eskolan heldu den urtean 0-3 zikloa izanen da. Gaur egun ere badago, baina udal zerbitzua da. Uharte Arakilgo Udalak eta errentaren arabera gurasoek ordaintzen duten kuotekin aurrera egin du orain arte Pausoka haur eskolak. Zerbitzua udalari eskatzen zion inbertsioa ikusita eta departamentuaren esku egonda gurasoen kuota murriztuko zela ikusita, Pausoka haur eskola haren esku uztea erabaki zuten Uharte Arakilen. Ainara Aiestaran alkate-ordeak esan digunez, "publiko izateak haur eskolaren proiektuari garrantzia ematen dio". Aiestaranek beste onura bat ere ikusten dio 0-3 zikloari: "eskolan euskarari bultzada emateko balioko du. Aurten, aurreneko aldiz, Uharteko eskolan aurre-matrikulatu diren haur guztiak D ereduan egin dute, bat bera ere ez A ereduan". Baina horretarako udalak espazioa haur eskolen legedira egokitzeko lanak egin behar izan ditu. Aiestaranek azaldu digunez, haurrendako komuna jarri, oztopo arkitektonikoak kendu, patioa egokitu eta halakoetan eskatzen diren segurtasun neurri guztiak betetzeko egin dira lan horiek. Guztira 70.000 euroko aurrekontua izan dute. MatrikulazioaHeldu den ikasturtetik aurrera Hezkuntza Departamentuaren ardura izanen da Uharteko 0-3 zikloa. Baina dagoeneko hasi da departamentua erabakiak hartzen. "Ilbeltzetik gurasoek departamentuak ezarritako kuotak ordaintzen ari dira". Haur eskolako aurre-matrikulazio epea ostiralean hasi eta martxoaren 15era arte zabalik egonen da. "Arakil eta Arruazu bitarteko herritarrei zerbitzua eman nahi genieke" azaldu digu Aiestaranek. Ikasturte berriko ordutegiari dagokionez, 8:00etatik 16:00etara izanen da. "Baina eskaeraren arabera, ordu erdi lehenago has liteke", argitu digu alkate ordeak. ZortziGaur egun 8 haur eta 2 hezitzaile daude. Haietatik 5 ikasturte berrian ez dira izanen 3 urte beteak izanen dituztelako. Gelditzen diren 3 haurrei momentuz beste 3 batuko zaizkie.