Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko asteartean Bergarako Soraluze Torneoko finalean Ansotegi etxarriarra menpean hartu eta gero, Eneko Yoldik Gorritirekin batera Lezamako Torneoko finala jokatu zuen, ostiralean. Afizionatuen mailan izen handia duten Jaka eta Tolosa zituzten aurkari. Nahiz eta Yoldi gripearekin egon, berak eta Gorritik 22-12 hartu zituzten menpean Jaka eta Tolosa. Yoldik torneoko jokalari onenaren saria jaso zuen.