Kaleratzeak eta EEE Lanekon

Guaixe 2013ko apirilaren 12a

Atzo akordiorik gabe despeditu zen Lanekoko bi Enplegu Erregulazio Espedienteen (EEE) kontsulta epea. Alde batetik, 25 langileri kontratuak hausteko espedientea zegoen mahai gainean. Zuzendaritzak enpresa batzordearen (LABek 4, ELAk 2, CCOOk 2 eta UGTk 1) adostasunik gabe EEErekin aurrera egitea erabaki du eta 25 kaleratze izanen dira enpresan. Hilaren 22tik aurrera 10 langile lanik gabe geldituko dira eta gainontzeko 15ak urtean zehar. Legeak onartutako gutxieneko kalte-ordainarekin izanen dira kaleratuak, lan egindako urte bakoitzeko 20 egun. Bestetik, langile guztiei lanaldiari eragiten zion espedientea. Aurreko EEEn lan baldintzetan murrizketak egin zitzaienez, horiek bere horretan mantenduko ditu zuzendaritzak. Espediente horrek sindikatuen adostasunarekin eginen du aurrera. Hala ere, enpresaren bideragarritasun plan argirik ez dute ikusten sindikatuek. Laneko SALen bi adar ditu: fidagarritasun altuko torlojugintza eta errepideko garraio berezietarako ekipoak. Azken horrek krisi garaian ez du lan kargarik izan apenas.93 langileLaneko SALek plantilla hori du gaur egun. 2.008an 188 langile ari ziren enpresan.