Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekainaren 16tik aurrera BTT proba berria izanen dugu Sakanan, Uharte Arakilen antolatu duten I. Arakil-Beriain BTT martxa (40 km). Sortu berria den Aralar-beriain btt taldeak antolatu du proba ez lehiakorra, eta izenak dioen bezala, Uharte Arakildik aterata, lehenik eta behin Aralarrera joko du probak, bertatik buelta bat emanez atzera ere jaitsi eta Beriain igotzeko. Izena ematea eta informazio guztirako www.aralarberiainbtt.com web gunera sartu behar da.