Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean jokatuko da, 9:00etan Uharte Arakildik aterata. Aralarrera igo, jaitsi eta Beriain igo eta jaistea da erronka (40 km)Altsasuko BTT zeharkaldia bukatu berritan, badugu mendi txirrindularitza edo BTT proba berria: Uharte Arakilen sortu berri den Aralar Beriain BTT taldeak antolatutako I. Aralar-Beriain BTT martxa. Horretarako Uharte Arakilgo Udalaren eta hainbat babesleren laguntza izan du taldeak. Aipatu proba ez lehiakorra da, eta, hortaz, ez da sailkapenik egingo. Antolakuntzak 200 partaideen muga jarri du. 40 km-ko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek. Igandean, goizeko 9:00etan Uharte Arakilgo pilotalekutik aterata, lehenik eta behin Aralarko bidea hartuko dute, Aralarren barna ibilbide polita eginez. Ondoren, Uharte Arakilera jaitsi eta Beriain izango dute helmuga. Han buelta hartu eta proba Uharten despedituko da. Martxa lur orotako ibilgailuez lagundurik egongo da eta 20. kilometroan hornidura gunea egonen da. Ibilbidea bukatzerakoan auzatea egongo da. Eta herrian aparkalekua, dutxak eta bizikletak garbitzeko lekua egongo da partaide guztien eskura. Proba inguru natural babestutik pasatzen denez, ingurua errespetatzeko deia egin zaie txirrindulariei. Sariak eta zozketaPartaide guztiek martxako kamiseta jasoko dute opari. Horretaz aparte, dortsalen zenbakiarekin ondoko sariak zozketatuko dira: Uharte Arakilgo Gari Gutxi landa etxean asteburua, Latxa Esnea kooperatibako gaztak, Cachet jantzi sorta, Mendinueta harategiko txistorra sorta, Kaiku produktu sorta eta Uharte Arakilgo Arribicin 100 euroko txartela. www.aralarberiainbtt.comInformazio guztia. Aurretik 48 txirrindularik eman dute izena. Egunean bertan Uharte Arakilen eman daiteke izena (20 euro).