Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gozamenez programaren barruan, Ur Festa Goxoaz gozatzeko aukera izanen dute gazte uhartearrek gaur iluntzean. 20:00etatik aurrera irri tailerrean parte hartzeko aukera izanen dute. 21:15ean bokata trago batekin afaltzeko aukera izanen dute parte-hartzaileek (2,5 euro). Festa despeditzeko, 22:00etatik aurrera ur jokoekin eta bainuarekin gozatzeko aukera izanen dute gazteek. Hilaren 3rako aurreikusia zuen festa Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Prebentzio teknikariak, baina eguraldiak lagundu ez zuenez, afari hutsean gelditu zen. Ur Festa Goxoak Gozamenez programako jarduera da. Haren helburua da gazteei sexualitatearen ikuspegi positiboa, errespetuzkoa, plurala eta aberasgarria eskaintzea. Gozamenez programaren bidez, gazteen artean sexualitateari buruzko hausnarketa eta arlo ezberdinen inguruko eztabaida sustatzen du. Gainera, publikoak eta ohikoak diren espazioetan sexualitatearen presentzia azaldu nahi du.