Kolore horiz tindatutako Artzain Eguna

Guaixe 2013ko irailaren 3a

Epaimahairen arabera aurreneko sei gazta onenen artean Unanuko bi zeudenArtzaintza eta artzainen lana ezagutzera emateko eta aitortzeko asmoz, agorrileko azken igandean Artzain Egunaren 46. edizioa ospatu zen. Ohi bezala jendetza erakarri zuen ospakizunak Uharte Arakilera. Ardi latxa, haren esnearekin ekoiztutako gazta edota artzain txakurren abilezia izan zien ospakizuneko protagonistak. Eguerdian antolakuntzak Victor Manuel Sarobe omendu zuen, Artzain Eguneko aurreneko edizioetan parte hartu eta lagundu zuelako. Harekin batera, Aslanako Martin Otxandorenak ere bere lanaren aitortza publikoa jaso zuen. Arratsaldean, berriz, Pedro Kintana artzain olaztiarra omendu zuen antolakuntzak. AldarrikapenaAralar Mendi elkarteak antolatutako ospakizunean kolore bat izan zen nagusi: horia. Artzainek, haien senide eta lagunek jantzitako kamixeta horiak izan ziren festari kolorea eman ziotenak. Aldarrikapen kolorea, kamixetetan ardi latxa arriskuan leloa irakur baitzitekeen. Omenaldian, artaldea herria zeharkatzean eta egun guztian zehar nabarmendu zen aldarrikapena. Izan ere, artzainak euren kezka azaldu nahi izan zuten Aslana elkartearen inguruan. Ardi latxa duten artzainak biltzen ditu elkarte horrek eta arraza horrekin ekoizteko modua gaur egungo egoerara moldatzeko, hobetzeko, lan egiten du (artaldeen kontrola, hobekuntza planak eta arraza mantentzeko planak), "latxa ardia bihar ere gurekin egon ahal izateko". Aslanaren egitekoaren ondorioz, "goi mailako gaztak ekoizten ditugu, gure herrietan jarduera ekonomikoa sortzen dugu eta arraza honek ingurumenarekin duen erlazioagatik larreak eta mendiak zaintzen ditugu". Baina Aslanak 30 urteetan egindako lana arriskuan dagoela salatu zuten kamixeta horiekin artzainek. Izan ere, Nafarroako Gobernuak Aslanari emandako diru-laguntzak ia erabat murriztu egin ditu eta haren jarraipena kolokan utzi du. Arruazuko artzain Aritz Ganboak esan zigunez, elkartea bera baino ardi latxa da defendatu behar dena: "arriskuan gelditzen da, azken 25 urteetan egindako lana bizpahiru urteetan atzera egin daiteke. Hori ez gertatzeko elkartea tresna garrantzitsua da". Ganboak esan zuenez, "artzainena baino gizarte osoaren arazoa da hau".  Gobernuari presio egin nahi izan diote, "ohartu daitezen zein garrantzitsua den ardi latxa gure mendietan". PintxoakIdiazabal gaztaz gozatzeko modu berriak ezagutu ziren Artzain Egunean. Etxarri Aranazko Borda eta Altsasuko Basamutur jatetxeek, Idiazabal gaztaz eginiko pintxo berezi bana aurkeztuko zituzten: gazta kurruskaria tomate gozo eta gaziarekin eta milorria intxaur-saltsa karamelotuarekin. Sakanako Garapen Agentziak sustatutako ekimena izan zen. Kalitatezko betiko produktu bat modu berri batean lantzeko aukerak berriak erakusteaz gain Sakanan egiten den kalitatezko sukaldaritza eta bertako elikagai artisauak elkartzean, maila goreneko emaitzak lortzen direla erakutsi nahi izan zen.LehiaketakGazta lehiaketara 27 ale aurkeztu ziren eta epaimahaiak Ricardo Remirori eman zion saria. Bosgarren aldiz eskuratu zuen txapela. Haren gazta erdia 4.300 eurotan erosi zuten epaimahaiko kideek, epaimahai buruari oparitzeko. Izan ere, 32 urtez gazta lehiaketako epaimahai buru izan den Iñaki Idoateren arreba Mª Isabel berriki zendua zen eta horrela omendu nahi izan zuten hura eta Idoate familia. SariakXXXII. gazta txapelketa1. Ricardo Remiro, Eulate.2. Felipe Agirre, Eulate.3. Ibarborda, Unanu.6. Balda-Artola, UnanuXXVI. Ardimotzaileen txapelketa1. Uris Sorrosal.2. Stephan Bounet.3. Joseba Uhalde.XIX. Ardiki txapelketa1. Gazteluleku.2. Zubillaga.3. Napardi.4. Aldaba.5. Aralar Mendi.XLVI. Artzain-txakurren txapelketa1. Bat, Aresoko Antonio Alustizarena.2. Jai, Aresoko Antonio Alustizarena.3. Alai, Aranoko Pedro Ansarena.4. Azeri, Oronoz-Mugaireko Jorge Oteizarena. 5. Alai, Amaiurko Joxe Mari Ixtilart.6. Lagun, Uharte Arakilgo Antonio Uharterena.7. Arakil, Oronoz-Mugaireko Jorge Oteizarena.8. Argi, Uharte Arakilgo Antonio Uharterena.Euskal artzain txakur onenaLagun, Uharte Arakilgo Antonio Uharterena.Hobekien jantzitako artzainaPedro Ansa, Aranokoa.Hobekien Hezitako artaldeaAntonio Uharterena.XXX. Latxa ardien esne ekoizpen txapelketaArkume burugorriak1. SC Lopez Azpilikueta.2. Isidro Bastarrikarena3. Xabier Zelaiarena.Arkume arpeltzak1. SC Irigoien Rekarterena.2. Jose Angel Azpirotz Erbitirena.3. SC Loperena Goñirena.Arkume heldu burugorriak1. Isidro Bazterrikarena.2. SC Lopez Azpilikuetarena.3. Jokin Uharte.Arkume heldu arpeltzak1. Loperena Goñirena.2. Joxe Angel Azpirotz Erbitirena.3. Josu Ollorena.XXX. Latxa ardiaren lehiaketa morfologikoaBi urte baino gutxiagoko burugorriak1. Xabier Bengoetxearena. 2. Juan Luis Pellejerorena.3. Juan Joxe Irungarairena.Bi urte baino gutxiagoko arpeltzak1. SC Irigoienena. 2. Patxi Baldarena. 3. Mª Jesus Larretxearena. Bi urte baino gehiagoko burugorriak1. Xabier Bengoetxearena. 2. Juan Joxe Irungarairena.3. Ramon Urrutiarena. Bi urte baino gehiagoko arpeltzak1. SC Loperenarena.2. SC Ezkurarrena. 3. SC Irigoien Rekarterena.