Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Naiara Ijurko Riscok bigarren luzapena lortu du, piano klasikoko eta klabezineko ikasketak egiteko Groningeneko (Holanda) Prins Claus Kontserbatorioan (Hanze University). Kontserbatorio hori lautan izendatu dute Herbeheretako kontserbatorio onena, eta nazioartean da ezaguna, ideia berritzaileak eta nazioarteko irakasle bikainak dauzkalako. Bekak luzatzeko eskariak zegozkien diziplinetako adituen batzorde batek ebaluatu ditu.Uhartear gazteak Etxarri Aranazko musika eskolan hasi zituen piano ikasketak, 6 urte baino ez zituela. Ondoren, Iruñean eta Donostian jarraitu zuen pianoarekin eta klabearekin. Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian amaitu zituen piano ikasketak. Gaur egun piano eta klabe ikasketak sakontzen ari da Holandako Prins Claus kontserbatorioan. Herbeheretako kontserbatorioa nazioartean ezaguna da ideia berritzaileak erabiltzeagatik eta irakasleen mailagatik.Dozena bat luzapenKultura Zuzendaritza Nagusiak 2013-2014 ikasturtean arte-ikasketekin jarraitzeko 12 beka luzatu ditu. Aurrekontua 148.048,75 eurokoa da, eta Nafarroako Gobernuaren helburua da aurreko deialdietan bekak jaso zituzten 30 urtetik beherako 12 ikasle nafarrek estatuko edo atzerriko zentro ospetsuetan prestakuntza artistikoa jasotzen jarraitzea. Programa horrek 20 urte baino gehiago ditu.Bekak jasotzen dituztenek konpromiso bat hartzen dute: Kultura Zuzendaritza Nagusiaren-Vianako Printzea Erakundearen arte-hedakuntzako programetan parte hartzea. Hala, abenduaren 26an eta 27an eszena, musika eta ikus-entzunezko arteetako bekadunek ekitaldi bat eskainiko dute abenduaren 26an eta 27an, Baluarteko Ganbera Aretoan.