Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean 12 urte beteko dira Inozenzio Aierbe Irañeta hil zela (1912-12-28 / 2001-09-22). Urteetan Aralarko Santutegiko kaperaua izan zenak arrasto handia utzi zuen jende askoren artean, bereziki sorlekuan. Uharte Arakilen. Horregatik, bihar larunbata, 20:00etan, Uharte Arakilen bere oroimeneko meza eginen da. Aralarko Santutegian Aierberen aldeko meza, igandean izanen da, 12:30ean.Uharte Arakilgo Donibane elizan batailatu zuten Aierbe eta bere aurreneko meza eliz horretan bertan eman zuen 1936an. Gerora uhartearra 56 urtez Aralarko santutegiko kaperaua izan zen. Hara hurbildu ziren guztiei harrera egin zien. Euskaldun berria, Aierbe "bere herriko kultur eta helburuekin konprometitua, ez beti aski ulertua" izan zela azaldu digute haren lagunek. "Baina bere erlijio, gizarte, kultur eta sozial aldeko ideiatan kontsekuentea" izan zela gaineratu dute. Haiengan "zuzentasunezko eta bestekiko laguntzaz bidea oso ongi bereizturik utzi" dien pertsona izan zen On Inozenzio.