Unzurrunzaga sakandar onena Beriainen

Guaixe 2013ko irailaren 24a

Uharte Arakil-Beriain Km Bertikala (5 km)1.Ionut Zinca: 42:426.Ander Unzurrunzaga: 46:4010.Jose Luis Beraza: 47: 2614.Aritz Munarriz: 48:3618.Angel Arrieta: 49:1126.Jose Javier Maiza: 50:5427.Adur Maiza: 51:0833.Julen Paniagua: 51:5036.Mikel Satrustegi: 52:0637.Mikel Berastegi: 52:0742.Iñaki Lopez: 52:3744.Mikel Sasiain: 52:4448.Borja Gonzalez: 53:4353.Patxi Cano: 54:0358.Iker Flores: 54:3362.Patxi Albeniz: 54:4368.Juan Felipe Lizarraga: 55:1169.Alberto Razkin: 55:1173.Alatz Agirre: 55:3293.Mikel Irigoien: 58:4495.Imanol Irurtzun: 58:5597.Luis Flores: 59:10103.Mikel Iriarte: 1:00:13111.Javier Gonzalo: 1:02:02113.Arantzazu Larrañaga: 1:02:06114.Juanjo Armendariz: 1:02:14115.Iraitz Senar: 1:02:26119.Iban Gonzalez: 1:03:01125.Ivan Verdugo: 1:04:50127.Jokin Vilariño: 1:05:11132.Jorge Martinez: 1:07:05135.Aitor Salinas: 1:10:12137.Ibai Gorriti: 1:10:24162 korrikalarik parte hartu zuten Aralar Mendi elkarteak antolatutako V. Uharte Arakil-Beriain Km Bertikalean eta horietatik 147 iritsi ziren Beriaingo gainera (1.494 m). 5 kilometroko eta 1.024 metroko desnibeleko proba malkartsu, aldapatsu eta gogorrean atzera ere Ionut Zinca izan zen azkarrena (42:42). Didier Zagok 2010ean ezarritako errekorra - 40:21 - ez zuen apurtu baina sekulako lana egin zuen Zincak. Iñigo Lariz izan zen bigarrena (43:28) eta Mikel Beunza hirugarrena (43:42). Emakumezkoetan Leire Agirrezabalaga  gailendu zen (49:47), Maite Maiorari ia minutu bat aterata (50:30). Laura Solak osatu zuen podiuma (51:50). Aipatzekoa da 32 korrikalari sakandarrek lortu zutela proba osatzea, zenbaki oso handia. Guztien artean Ander Unzurrunzaga izan zen azkarrena. Etxarrikoa 6.a iritsi zen helmugara (46:40) eta probako lehen beteranoa izan zen. Badirudi urteak ez direla pasatzen, Unzurrunzaga sasoi bikainean baitago. Eta uhartearren lana ere aitortzekoa da. Uharte Arakilgo Aralar Mendi taldea, probaren antolatzailea, Nafarroako talde onena izan zen proban, izan ere kilometro bertikala aldi berean Nafarroako Kluben Arteko Txapelketa baitzen, eta uhartearrak izan ziren garaile. Aurten aldaketak izan ziren ibilbidean, menditik barrena zati handiagoa sartu baitzuten, pistako eremu bat kenduz. Aldaketa hori begi onez ikusi zuten parte hartzaileek. Bestalde, Beriaingo jaitsiera Uharte Arakilgo portutik bideratu zuten antolatzaileek, jaisten zirenak eta oraindik proban parte hartzen ari zirenak, igoeran, estropezu ez egiteko. Aurreko urtean bezala Nerea Cenoz nutrizionistaren laguntzarekin indarrak berreskuratzeko hornidura espezifiko bat prestatu zuten antolatzaileek. www.uhartearakil-beriain.comProbako informazio guztia.