Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aralar Mendi elkarteko mendi klubak hainbat babeslerekin batera antolatuta, igandean, irailaren 22an, Uharte Arakil-Beriain IV. Km Bertikala jokatuko da. Goizeko 10:00etan abiatuko da proba Uharte Arakilgo frontoitik. Dortsalen banaketa eta helmugara igotzeko arroparen bilketa, berriz, herriko plazan egingo da, goizeko 8:00etatik 9:30era.Uharte Arakilgo proba aldi berean Nafarroako Kluben Arteko Txapelketa izango da. Horretaz gain, Euskal Herriko Lasterketa Bertikaleko Zirkuitua-Open Lafuma txapelketarako baliagarria den proba da, martxoaren 3an Azpeitian jokatutako Zuzenien probarekin eta urriaren 12an jokatuko den Anboto km bertikalarekin batera.Uharte-Arakil-Beriain Km Bertikalean 132 korrikalari daude izena emanda. Proba hauetan egin ohi denez, parte hartzaileak banaka-banaka aterako dira, proba kronometratua izango baita. Uharte Arakildik aterata Beriaingo San Donato ermita izango dute helburu parte hartzaileek (1494 m). Proba motza da, baina intentsitate handikoa: 5 km-ko lasterketa, baina 1.023 metroko desnibelarekin eta sekulako etapa eta maldekin. Aurten ibilbidean aldaketa egin dute: menditik barrena zati handiagoa sartu dute, pistako eremu bat kenduz.Gainontzeko korrikalarien denboraren erreferentziarik ez dutenez, lasterkariek erlojuaren kontra eta euren buruaren kontra egin behar izaten dute lana. Joan den urtean, 171 korrikalari aritu ziren eta 162k lortu zuten bukatzea. Azkarrenak Ionut Zinca (42:06) eta Vanesa Ortega (51:25) izan ziren. Aurten ere puntako espezialistak espero dira.ZuzeneanIkusleek korrikalarien lana gertutik ikusteko aukera dute izango dute igande honetan. Edozein toki da aproposa proba jarraitzeko, baina azken zatia da gogorrena eta ikusgarriena.Sarietan aldaketakAntolakuntzak aurten aldaketak egin ditu ibilbidean. Horrela, ibilbidearen zati handiagoa eginen da menditik barna, pista zati bat kenduz. Aldaketa horien ondorioz, orain arte probako errekorra apurtzen zuenari ematen zitzaion diru saria irabazleen artean banatzea erabaki du antolakuntzak. Neska eta mutilendako sariak izango dira: txapeldunek garaikurrak, txapela eta dirua (300€+150€) jasoko dituzte, bigarrenek garaikurra eta dirua (150€+75€) eta hirugarrenek garaikurra eta dirua (100€+50€). Hurrengo urtetik aurrera errekorra apurtzen duenak jasoko du diru sari hori. Beteranoendako garaikurra izanen da.Nutrizionistaren laguntzaAurtengoan ere Nerea Cenoz nutrizionistaren laguntza izango dute antolatzaileek. Berarekin partehartzaileendako hornidura espezifiko bat egin da, modu honetan ahalik eta azkar eta hobekien indarberritu daitezen mendiko lasterketa gogor honetan.www.uhartearakil-beriain.comProbako informazio guztia, ibilbideen track-a eta beste.