Estreinakoz Euskal Astea

Guaixe 2013ko urr. 8a, 19:18
Herritar talde batek sortu duen Uharte Arakilen Guk Gureak elkarte berriaren ekimena izan da Euskal Astea antolatzea. Elkarte berriak hiru helburu izanen ditu: memoria historikoa berreskuratzea, euskal kultura bultzatzea eta euskal nortasuna babestea. Guk Gureak elkartetik jakinarazi dutenez, beste ekimen batzuekin batera Euskal Astea bi urtean behin antolatuko dute eta aldi bakoitzean gai bat izanen du ardatz. Aurreneko edizioan memoria historikoa, euskara eta nortasuna izanen dira gaiak. Azken hori hilaren 12an astea itxiko duen Euskal Festan euskal ikurrei eginen zaien omenaldiaren azalduko da. Aurretik izanen da gehiago.EgitarauaNafarroa diktaduran, 1936-1975Lastailaren 8an, asteartean, 20:00etan udaletxeko pleno aretoan. Hizlaria: Patxi Abasolo.Sakana Euskara BideanLastailaren 11n, ostiralean, 20:00etan udaletxeko pleno aretoan. Bideo emanaldia.