Sortu berri den elkarteak bi urtean behin kultur astea antolatzeko asmoa azaldu du. Beti ere, elkartearen hiru helburuak hedatu asmoz: memoria historikoa berreskuratzea, euskal kultura bultzatzea eta euskal nortasuna babestea. Hala, hasteko, asteartean gerra ondorenean Nafarroan gertatu zirenez aritu zen hizketan Patxi Abasolo, Nafarroa Bizirik fundazioko kidea.
Aurreneko edizioan Guk Gureak elkarteko kideek Espainiako ikurren "inposizioa" salatu nahi izan du. Gobernu Ordezkaritzaren aginduz Espainiako bandera jarri beharko du udalak. Elkarteak nabarmendu dutenez, aginduak "Uharteko Udalean banderarik ez jartzeko akordioaren kontra egiten du". Nabarmendu dutenez: "Uharten Espainiako banderak ez du gehiengoa ordezkatzen". Bandera horren "ezarpena asimilazio saiakera" dela gaineratu dute. Horregatik, larunbatean, " herritarrok gure ikurrei omenaldia egingo diegu gure nortasunaren alde eginez".
Egitaraua
11:00etan Dianak.
11:30ean Kalejira.
12:30ean Ikurrei omenaldia.
13:30ean Kantu Poteoa Donostiako kantujira taldearekin.
14:30ean Herri bazkaria.
17:00etan Zirko tailerra.
18:30ean Kituka Burundi taldearen kontzertua.
19:30 Auzatea.
20:00etatik 22:30era Dantzaldia Ttanttaka taldearekin.
*Puzgarriak egun osoan zehar egongo dira.
Sakana Euskara Bidean
Gaur, 20:00etan, udaletxeko bilkura gelan Sakanako euskalkien berri ematen duen dokumentala ikusteko aukera izanen da. Hainbat herrietako biztanleak agertzen dira bideoan, tartean uhartear bat ere.