Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanan areto futbola bulkatzeko asmoz, Irurtzungo Xota areto futbol klubari lotutako Leandro Fernandez jokalari ohi eta entrenatzaileak, www.deportesnavarra.es entitatearen bidez, Futsal Sakana 2013-2014 areto futbol txapelketa antolatu du, hainbat entitateren laguntzarekin, Uharte Arakilgo Udala, Lacturale eta guaixe.net tartean. Sakanan afizionatuen areto futbol txapelketa indartzeko sortu dute txapelketa. Fernandezek txapelketa egitasmoa aurkezterakoan aipatu zuenez, "nahi duten taldeek eman dezakete izena: herriko koadrilek, lagun koadrilek... inportanteena areto futbolean aritzeko ilusioa da". Deialdiarekin Sakanako 7 taldek egin dute bat eta asteburuan hasiko da Futsal Sakana Txapelketa.Partidak Uharte ArakilenFutsal Sakana I. Sakanako Areto Futbol Txapelketa asteburuan hasiko da, lastailaren 26an. Partidak Uharte Arakilgo pilotalekuan jokatuko dira.Taldeak7 taldek eman dute izena: Auzomotojorik (Altsasu), Etxarriko Gaztetxie, Arbizu K.T., Bunker (Altsasu), Iturmendi, Bil Toki (Altsasu) eta Racing San Miguel (Uharte Arakil). www.futsalsakana.esTxapelketako informazio guztia, araudia eta izena ematea barne. Facebook eta twitter sare sozialetan baita ere. Harremanetarako: Leandro (670 595 098 telefonoa) edo info@futsalsakana.es. Talderen bat oraindik ere txapelketan parte hartu nahiko balu, dei dezala. 1. jardunaldia16:00etan: Auzomotojorik-Etxarriko Gaztetxie17:00etan Arbizu K.T. - Bunker18:00etan: Iturmendi -Bil TokiAtsedena: Racing San Miguel