Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aspaldi zegoen jarria Nafarroako bandera Uharte Arakilgo udaletxeko balkoian. Ezkerretan jarria zegoen. Baina Nafarroako Gobernuak banderak lekuz aldatzeko errekerimendua bidali zion udalari, izkinan jartzeak "errespetu-falta adierazten zuelako" eta auzitegira jo zuen. Epaileak ebatzi ditu lehentasunezko toki batean jarri behar direla banderak, hau da, balkoiaren erdian. Udalak epaiaren gastuak ordaindu beharko dituela dio epaiak. Bestalde, Uharte Arakilgo Udalak jaso du Espainiako bandera udaletxean jartzera behartzen duen epai irmoa. Hala ere, oraindik ezda epaia betetzeko agindua udaletxera iritsi. Halako berrien aurrean, duela bi aste ospatutako Euskal Festaren barruan, San Juan plazan, Autobus geltokitik gertu, ikurrina, Uharteko bandera eta Nafarroako banderak (koroarik gabe) jarri zituzten basta banatan. Guk Gureak elkarteko kideek Espainiako ikurren "inposizioa" salatu zuten. Elkarteak nabarmendu dutenez, aginduak "Uharteko Udalean banderarik ez jartzeko akordioaren kontra egiten du". Nabarmendu zutenez: "Uharten Espainiako banderak ez du gehiengoa ordezkatzen". Bandera horren "ezarpena asimilazio saiakera" dela gaineratu zuten.