Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzera ere, txukunduta dago Uharte Arakilgo baserrietara joateko bidea. Etxera edo herrira joan etorriak egiteko zailtasunik ez dute izanen ez bizilagunik ez zerbitzuak eskaintzen dituztenak ere. Erabilerak eta eguraldiak baserrietarako bidea hondatu egin zuen. Aurreko bi asteetan bidean zeuden zuloak eta pitzadurak konpondu dituzte. Horrekin batera ezpondak egin dituzte. Lanek 9.000 euroko aurrekontua zuten. Amurgingo bidea 1990an asfaltatu zuten baina denborarekin hondatzen joan zen. 2004an bidea atzera ere txukundu behar izan zuten 103.000 euroko aurrekontua zuten lanak eginez.