Hitzordu poetikoa

Guaixe 2013ko aza. 15a, 08:52

Zortzigarren urtez poesiaren zaleek hitzordua dute Uharte Arakilen. Bost errezitaldi iragarri dira. Poeta uhartearrak dira Blanca Arrizabalaga eta Alfonso Muro. Ez dute aurreneko aldia etxean errezitatzen dutela eta besteendako anfitrioi lanak egin beharko dituzte. Hala ere, Mercedes Viñuelak ez du aurkezpen handirik beharko Uharte Arakilen, ia urtero parte hartu baitu poesia topaketan. Iruindarra olerkigile handia da. Liburu bat idatzia du eta errezitaldi arrakastatsuak eskaini ditu. 80 urtetik gora izan arren, lanerako gogoz jarraitzen du. Tomas Yerro Villanueva poeta ezagunak literatura analisiari buruzko hainbat liburu argitaratu ditu eta bere kolaborazioak hainbat aldizkari eta argitalpenetan publikatu dira. Itaca eta Rio Arga aldizkarien zuzendari izan zen. Leringoa, poeta izateaz gain irakaslea ere izan da eta Altsasuko institutuan eman zituen klaseak. Gainera, 1991 eta 1999 urteen artean Nafarroako Gobernuan kultura arloko ardurak izan zituen. Jose Luis Abad iruindarrak betidanik izan du literatura gogoko. Sonetoak edo narrazio laburrez gain nobela historikoan ere ausartu da. 30 sari baino gehiago eskuratu ditu. Letrez gain, biharko topaketa poetikoak Raul Lopez gitarra jotzailearen laguntza izanen du. Despeditzean auzatea izanen da.