Donibane elkarteak ostiralean hartu zuen biltzar hori. Urtero antolatzen duen gozogintza lehiaketak parte-hartzaileez aparte, uhartear ugari erakarri zituen. Giro ederra izan zen arratsaldean eta lehiaketara aurkeztutako tartak cavaz lagunduta dastatu zituzten. Tartagileak 20 izan ziren. Haiek prestatutako tartak Javier Barbarinek (Iruñeko gozogileen presidentea), Eduardo Lopez de Sosoagak (Gasteizko gozogilea eta Altsasuko gozogintza eskolako irakasle ohia), Esther Lancharesek (Altsasuko gozogintza eskolako idazkaria izandakoa) eta Jose Luis Castillejo uhartearrak epaitu zituzten. Ikuste hutsarekin maila handia zegoela adierazi zuen Barbarinek, eta dastatzean iritzia berretsi zuen. EpaiaAurreneko saria Izaskun Gorritik eskuratu zuen txokolatezko tarta batekin (sukaldeko bateria). Eduardo Gonzalezek limoi tarta aurkeztu zuen eta bigarren sailkatu zen (bidai maleta txikia). Puntu berdinketa izan zen eta hirugarren saria Presen Gorritik eta Maribi Lizarragak eskuratu zuten (19 piezako baxera). Sariak Rural Kutxak eman zituen. Gainontzeko parte-hartzaileakRosa Mª Martiarena, Jose Antonio Uharte, Blanca Arrizabalaga, Maritxu Arraiza, Lourdes Etxarri, Domi Berastegi, Antonio Urroz, Paki Snchez, Elena Mauleon, Juan Mari Mujika, Juani Moreno, Trini Juango, Lucia Lacalle, Cris Iturmendi, Eusebio Martin eta Esther Mendinueta.