Agiriko aztarnak herrian

Guaixe 2013ko abe. 16a, 13:45

Gaurtik aurrera, goiz eta arratsaldez, Uharte Arakilgo udaletxeko ezkaratzean

Azken bi gariletan Donibane jubilatu elkarteko kideak Agiriko (Agiregi) despopulatuan arkeologia-indusketan parte hartzen. Pedro Arrese Villanueva Zizur Nagusiko institutuan historia irakaslearen zuzendaritzapean aritu dira bi urteetan. Bi lan eremutan aritu dira orain arte eliza eta herria. Elizakoak ziren harri landuak opatu dituzte. Herrian, berriz, zeramika puskak, errota eta beste opatu zituzten. Horiek eta hainbat argazki izanen dira erakusketan ikusgai izanen direnak.

Agiri despopulatuko aztarnak
Abenduaren 16tik ilbeltzaren 6ra, goiz eta arratsaldez, Uharte Arakilgo udaletxeko eskaratzean.

Erlazionatuak