Bihar, larunbata, 101 urte beteko dira Inozenzio Aierbe jaio zela. 56 urtez Aralarko santutegiko kaperaua izandakoak arrasto handia utzi zuen Sakanan eta Euskal Herri guztian, 2001eko irailaren 22an hil zenean. Bizi zela, Aierberen lagun eta ezagunak berarekin urtebetetze egunean biltzen ziren, elkarrekin egon eta opariren bat emateko. Hura hilda ere, urtero-urtero, bere lagunak elkartzen segitzen dute. Bihar, esaterako, elizkizun batek elkartuko ditu.