Mendikoa kalean, ibai ondoan dagoen auzo-konpostagailuak su hartu zuen abenduaren 18an. Konposta egiteko lau gelaxketatik bat erabat suntsituta gelditu zen eta beste bat kaltetu zen. Gainontzeko biak erabilgarri gelditu ziren. Auzo-konpostagailua oraindik ez du ordezkatu Mank-ek. Sakanako Mankomunitateko presidente Aitor Karasatorrek salaketa jarriko du. Garilaren 4an herriaren hegoaldean jarritako auzo-konpostagailu bat kiskalita gelditu zen su eman ondoren.
Uhartez aparte, Etxarri Aranazko Aldapasoro kalean eta Olatzagutiko Portukobide kalean auzo-konpostagailu bana erre zituzten pasa den urteko agorrilaren 4an.