Nafarroako Ikurren Legeak jasotakoa bete behar izan du Uharte Arakilgo Udalak. Herriko eta Nafarroako banderez gain Espainiako bandera jartzera derrigortua dago Udala, Sakanako gainontzeko Udalak bezala. Erabakia bete behar da, baina Nafarroako Gobernuaren legearekin ez dago alde uhartear talde bat. Horrela, Inposaketarik ez! Guk gureak! lelopean mosaiko herrikoia eginen da etzi, igandean, 13:00etan, Uharte Arakilgo plazan. Mosaikoan Nafarroako bandera eta ikurriña irudikatzea da asmoa.