Pausokako haur eskolako zerbitzua kudeatzeko deialdia

Guaixe 2014ko otsailaren 5a

Uharte Arakilgo Udalak haur hezkuntzako lehen zikloko Pausoka zentroko haur hezkuntza eta garbiketa zerbitzuak emateko deialdia egin du. Heldu den ikasturterako deialdia egin du, baina kontratua gehienez ere lau urtera luzatu daiteke.

Udalaren deialdian jaso denez, Pausoka 7 orduz egon beharko du zabalik heldu den ikasturtean. Hura kudeatzeko beharrezko jotzen ditu lanaldi osoan ariko den zuzendari eta hezitzaile bana eta egunero 1,75 ordu ariko den garbitzaile bat. Guztira 63.550,21 euroko aurrekontua aurreikusi du udalak ikasturte baterako (254.200,84 euro luzapenak betetzen badira). Eskaintzak hilaren 18ra arte aurkeztu daitezke Uharteko udaletxean.