Erroldatutako herritar guztiek dute eskaera egiteko aukera, baina udalak familia unitate edo etxe bakoitzeko egur lote bana emanen du. Eskaera egiterakoan 35 euro ordaindu beharko dira udaletxean. Hori bai, eskatzaileak ezinbestean udal zerga guztiak ordainduak izan beharko ditu. Udalak uhartear bakoitzari dagokion lotea non dagoen jakinarazi ondoren hura ateratzeko epea garilaren 1ean hasi eta lastailaren 1ean despedituko da.