Irurtzun zonaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak gurasoendako ondoko tailerra antolatu du: autonomia, arauak eta limiteak. Etxeko txikiei arauak eta limiteak nola jarri eta txikien autonomia nola landu azalduko du Belen Perez de Pradok. Tailerrak 3 saio izango ditu: martxoaren 24an, martxoaren 31n eta apirilaren 7an, 15:00etan, Uharte Arakilgo udaletxean.