Igerileku taberna-jatetxea errentan emanen du udalak

Guaixe 2014ko apirilaren 7a

Udaletxean eskaintzak aurkezteko epea apirilaren 30ean despeditzen da.

Uharte Arakilgo Udalak igerileku ondoan dagoen taberna-jatetxea errentan eman nahi du eta horretarako lehiaketa-deialdia deitu du. Lizitazio prezioa 2.850 eurokoa da, BEZ kanpo. Udalak zehaztutakoaren arabera, ostalaritzako azpiegituraren kudeaketa hartzen duenak garagarrilaren 15etik irailaren 15era zabalik izan beharko du, igerilekuen ordutegi berean. Urtearen gainontzeko egunetan, gutxienez asteburuetan, eguberrietan eta Aste Santuan zabalik izan beharko dute. Kontratua urtero berritzeko aukera dago.

Uharte Arakilgo Udalak igerilekuen ondoan autokarabanendako eremu bat egokitzeko tramiteak hasi ditu. Igerilekuko taberna-jatetxea hartzen duenak autokarabanendako espazio berri horren kudeaketa ere egin beharko du.