Urtero moduan Aralarko santutegiak Aste Santuko elizkizun bereziak hartuko ditu. Ostegun eta Ostiral Santuan mezak 16:00etan izanen dira. Larunbatean, berriz, 20:00etan hasiko da elizkizuna. Pazko Igandean santutegiak 12:30ean meza nagusia hartuko du.
Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiatik jakinarazi dutenez, igandean, 16:30ean, Aralarko aingeruaren irudiak bere herriz-herriko ibilbideari ekinen dio. Ohi bezala, makina bat lagunez lagunduta santutegia eta Baraibar arteko ibilbidea eginen du basoz, Baraibarrera 19:00etan iristeko.