Igandean zabaldu zuten Zamartzeko monasterioan aldameneko indusketaren berri ematen duen erakusketa. Mikel Gartziandiak azaldu digunez, gela bat prestatu dute eta han jaso dute Zamartzeko indusketa arkeologikoan opatu dituzten aztarna nabarmenenak. Ikusgai daudenen artean daude txanponak, berunezko piezak edota zeramika zatiak. Bost indusketa sasoien emaitzen fruitua jasotzen da erakusketan.
Igandeko erakusketaren mustutzean elizako, udaleko eta indusketa egiten ari den Aditu enpresako ordezkariak izan ziren. Aurrenekoen artean aipatzekoa Fernando Sebastian kardinalaren presentzia, monasterioa zaharberritu ondoren 2005ean egin zen birzabaltzean egona zen.
Indusketa gehiago
Arkeologoak garagarrilean bueltatuko dira Zamartzera eta iraila bitartean historia azaleratzeko lanean segituko dute. Arkeologoak etorri eta aurreneko astean boluntarioak beharko dira, indusketa gunean pilatutako lurra kendu ahal izateko.