Uharte Arakilgo Udalak eguneroko zereginetan, harremanetan izaten da olaztiarrekin, udalaren beraren barne sailekin eta beste administrazio batzuekin dituen harremanetan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak zehaztu zituen ordenantza baten bidez. PPk ordenatzako 25 artikuluetatik 10en kontrako gora jotzeko helegitea aurkeztu zuen, Euskararen Legearen eta gaztelaniaren kontra egiten zelakoan.
Nafarroako 2. Administrazio Epaitegiak maiatzaren 21ean emandako epaian PPren helegitearen zatirik handiena atzera bota du eta ordenantzako bi artikulu baliogabetu ditu. Biak ere erredakzioaren anbiguotasunak legea ez betetzea ekarri dezakeelako. Uharte Arakilgo Udalak bi aukera ditu: erredakzioa zuzendu edo ordenantza baliogabetutako artikuluak kenduta onartzea. Zer egin aztertzen ari dira.
Edo bategatik
Uharteko Udalak 8. artikuluan onartu zuen “euskara hizkuntza ofiziala duten administrazio edo erakunde publikoei udalak euskaraz edo hizkuntza bietan bidaliko dizkie agiriak”. 12. artikuluan, berriz, jasoa zuen herritarrei ematen zaizkien inprimakiak euskaraz edo hizkuntza bietan egonen direla. Epaileak dio edo hitzaren erabilerak aukera bat ala bestea eman dezakeela eta euskara hutsean egiten bada hizkuntza aukeratzeko eskubidearen kontra egiten dela. Horregatik, baliogabetu ditu bi artikuluak.