Gorriti Berria Txapelketako finaletara

Guaixe 2014ko ekainaren 17a

Onsalorekin batera, Urretabizkaia eta Telletxea menpean hartu zituzten finalerdietan (22-2)

Asteburuan Berria Pilota Txapelketako finalerdiak jokatu ziren. Nagusien kategorian, Onsalorekin bikotea osatu zuen Gorriti uhartearrak (Erreka), Urretabizkaiaren eta Telletxearen kontra egiteko (Aurrera Saiaz). Onsalok eta Gorritik 2 tantotan utzi zituzten Aurrera Saiazekoak eta final handia jokatuko dute.