Udala Odol-emaileen Mundu Egunarekin bat

Guaixe 2014ko ekainaren 19a

Uharte Arakilgo Udalak Nafarroako Odol-emaileen elkartearekin (Adona) batera eta larunbatean ospatu zen Odol-emaileen Mundu Egunarekin bat egin zuen. Aurtengo leloa Sri Lankatik etorri da: eman odola bizitza ematen dutenendako. Odol segurua amatasun seguru baterako. Haurdunaldietan edo erditzeetan izandako zailtasunengatik urtero 800 emakume hiltzen direla nabarmendu nahi izan dute leloarekin, gehienak garapenean dauden herrietan. Odola ematearen garrantzia nabarmentzeko larunbatean Uharte Arakilgo udaletxean pankarta jarri zen udaletxean.

Odol-emaile egin
Adonaren autobusa aldian behin herrietara etortzen da. Hara hurbiltzea nahikoa da odol-emaile egiteko. Bestela, Iruñean, Nafarroako Odol eta Ehunen Bankuan egin daiteke, Nafarroako ospitalea zenaren ondoan dago.