Igandean hiru meza santutegian

Guaixe 2014ko ekainaren 20a

Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak jakinarazi duenez, igandean, Corpus Christi jaia dela eta elizkizun bereziak izanen direla Aralarko santutegian. 10:00etan, 11:00etan eta 12:30ean izanen dira mezak. Azken hori meza nagusia da eta despeditzean Trinitateko ermitaraino prozesioa eginen da. Akaberan San Migelen irudia gurtzeko aukera izanen da.