Nafarroako Kontserbatorioko gitarra klasikoko zortzi bat ikaslek, Mikel Auzmendi etxarriarra tartean dela, kontzertua emanen etzi Uharte Arakilen. 1., 3. eta 4. mailako ikasleak dira emanaldia eskainiko dutenak. Bakoitzak ikasturtean prestatu dituen piezak emanen ditu jendaurrean, aldez aurretik hari buruzko informazioa emanez. Ikasleekin batera Eduardo Baranzano irakasleak ere gitarra hartuko du kontzertuan parte hartzeko.