Gorriti pilotari uhartearra Berria Txapelketako txapela jantzi gabe geratu da. Ontsalorekin osatu zuen bikotea uhartearrak, biak ere Erreka taldekoak, eta Lemoako Arrese eta Galarza izan zituzten aurkari senior mailako final handian. Partida oso borrokatuan, azkenean 22-19 gailendu ziren bizkaitarrak. Meritu handiz, txapeldunorde dugu Gorriti.