Madotz eta Aralarko santutegia lotzen dituen bidearen bazterrean dago Agiri (Agiregi) despopulatua. Agorrila han emanen du Pedro Arrese Villanuevak Zizur Nagusiko institutuan historia irakasle denak eta Ezpilleta elkarteko kideak. Hirugarren urtea da arkeologia-indusketa eginen dena Agirin. Eta aurten ere, bi eremutan lan eginen da: eliza eta etxea.
Agiriko eliza (13x6) barrutik erabat garbitzez bukatu nahi du Arresek, aldare aldea. Hura despeditzean planoak hartuko ditu. Aurrekoetan erliebedun harriak (ateko kapitelak?) eta alaka zuzen eta borobilduko harriak agertu ziren. Elizaren hormaren luzeran harrizko banku bat izan daitekeena ere agerrarazi zuten. Lanek elizako zorua nolakoa zen jakiteko balioko dute. Elizatea hilerria izan zenaren gainean eraiki zuten ere aztertu nahi du. Lanak bukatzean eliza ongi garbitua utzi nahi du.
Arresek lan eginen duen beste eremua zenbatu dituzten 13 etxeetako bat da. 105 metro karratuko azalera du eta 90 cm-ko paretak. Haien altura ez da metro batera iristen. Atea, hegoaldean, non egon daitekeen susmoa badute. Hura opatzea eta egitura agerian uztea izanen da egitekoa. Ate inguruan iltzeren bat opatzea espero du eta aurreko urteetan bezala zeramika zatiak.
Boluntarioak
Indusketan borondatez lan egin nahi duenak Arreserekin harremanetan jarri behar du, 697 649 425 telefonora hots eginez.