Beriain, erromeria zeru-goietan

Guaixe 2014ko abuztuaren 10a

Gaur

Beriain gainean dagoen ermita San Donato eta San Kaietanori eskainia dago. Haienak izanen diren erlikiak urte guztian Uharte Arakilen gordetzen dituzte, baina haiek gurtzera ermitara igotzen dira aspalditik Uhartearrak. Eta haiekin batera makina bat sakandar eta olloarandar. Guztiak 11:00etarako mezarako igoko dira. Elizkizunaren ondoren Uharte Arakilgo Udalak otamena eskainiko du (gazta, txorizoa, urdaia, ardoa…) olloibardarrek kafea eta pastekin osatuko dutena. 

Agorrilaren 7a San Donato eta San Kaietano eguna da. Antzinatik egun horretan uharte arakildarrek erromeria egiten zuten Beriaingo ermitara, baina gaur egun agorrilaren 7tik gertuen dagoen igandean egiten da erromeria.